2012-05-18

Landareekiko Liluraren Nazioarteko Eguna 2012-05-18 (Fascination of Plants Day)

Beste sarrera (post) batean aurreratu zen bezala, gaur Legarda ikastetxean, Landareekiko  Liluraren Nazioarteko Eguna (Fascination of Plants Day) ospatu dugu. Bere helburua "Landareek gure bizitzan duten garrantziaz jabetzea" izan da. Protagonistak landareak izanik, mota askotako tailerrak garatu dira ostiral honetan. Hona hemen gure lanaren hainbat emaitza.  
1. Mural espresionistak, landareekiko esperientziak adierazteko.
                                                     MURALAK

Liburutegian poster ederrak egin ziren izenburu hauekin: Baba magikoak, Printze Txikia, Ida txikiaren loreak, Txanogorritxu, Loti ederra, Alizia herrialde miresgarrian (aurkezpenean)

2. Loti ederraren ipuina: inguruko baldintzak aldatuta (terrazan, kutxa baten barruan, gelan,...) hazien erneketa eta hazkundearen sekretua deskubritu zuten HHko ikasleek.
3. Landareekin irudikatzen: tailer honetan mota askotako konposizioak egin ziren hostoak erabiliz. Aurretik hostoak  lehortu behar izan genituen. Txema Becerril EHUko katedraduna eta eskolako gurasoak eredu batzuk proposatu zizkigun eta gainerakoa irudimena landuz lortu zen.
4. Landare biodibertsitatea. Landareen argazkiekin aurkezpenak egin ziren (PhotoPeach) Liluratuta gaude!
5. Klorofila, molekula magikoa: tailer hau HHn eta 3. zikloan garatu zen 18an. Tutoreok, Txema Becerrik eta Oihana Barrutia arduratu ginen honetaz.
Klorofilaz inguratuta gaude baina zer dakigu klorofilari buruz? Zer egiten du klorofilak argiztatua denean? Zein koloretakoa izango da hosto gorrietatik ateratako klorofila?
Galdera hauek eta beste batzuk erantzun ziren Landareen pigmentuak ateratzeko eta isolatzeko tailerrean.
Bere propietate biologiko, fisiko eta kimikoak ezagutu ziren eta baita klorofila molekularen portaera estres baldintzetan.

KLOROFILA, MOLEKULA MAGIKOA (6A)


Esteka honetan ikus daitezke esperimentuari buruzko jarraibideak.

KLOROFILA, MOLEKULA MAGIKOA (6C)


                                            KLOROFILA, MOLEKULA MAGIKOA   (6B-6D)



Fascination of Plants Day 2012-V on PhotoPeach Fascination of Plants Day 2012- VI on PhotoPeach
http://www.theplantfascinationday.blogspot.com.es/

*PhotoPeach-ekoek aurkezpenak galdu dituztela esan didate eta saiatzen ari direla berreskuratzen. Espero dut horrelaxe izatea, eskolan egindako lana ez galtzeko. Bitartean parkatu eragozpenak.

*Disculpen/disculpad las molestias.Los/las responsables de PhotoPeach me han comunicado que han perdido las presentaciones, y que se están esforzando en recuperarlas. Espero que así sea para no perder los trabajos realizados en el centro.

No hay comentarios: